background preloader

Etxekoak

Facebook Twitter

PER

Dantzak. Marshall. Euskal Etxeak. Fce. TdI. Xmas. Liburutegia. Mireia Ignacio: "Penelope Cruzi apainduko nioke ilea, orrazkera oso klasikoak eramaten baititu" Ander Monedero 2011-02-13 01:00 20 urte ditu Mireia Ignacio aretxabaletarrak.

Mireia Ignacio: "Penelope Cruzi apainduko nioke ilea, orrazkera oso klasikoak eramaten baititu"

Euskal Autonomia Erkidegoko beste ile-apainketa ikasle batzuekin Euskoskills izeneko lehiaketan parte hartu eta irabazi egin zuen. Apirilean, Madrilen Espainiako erkidego bakoitzeko ordezkariekin lehiatuko da. Zer da Euskoskills txapelketa? Euskal Autonomia Erkidegoko heziketa-zikloetako ikasleen arteko olinpiada da. Mireia Ignacio ile-apaintzaile ikaslea Euskoskills-en onena. Mirari Altube 2011-01-25 14:07 Aretxabaleta Gasteizko Molinuevo ikastetxean ile-apaintzaile ikasketak egiten dabilen Mireia Ignacio 20 urteko aretxabaletarrak Lanbide Heziketako ikastetxeek antolatzen duten Euskoskills txapelketa irabazi du, ile-apainketa sailean.

Mireia Ignacio ile-apaintzaile ikaslea Euskoskills-en onena

Hala, Euskal Autonomi Erkidegoko ordezkaria izango da apirilean Madrilen egingo duten olinpiadan. Barakaldon egin zuten Euskoskills txapelketako finala eta Gasteiz, Zarautz eta Barakaldoko ikastetxeetako ordezkariak elkartu ziren. Fantasiazko orrazkera egiteko eskatu zien epaimahaiak eta aretxabaletarrak egindakoa hautatu zuten onena: "Gainerakoek ileorde asko erabili zituzten eta nik uste, eskuz egindako lana baloratu zutela epaimahaiko kideek", argitu du Ignaciok. Hurrengo hitzordua Madrilen dauka eta dagoeneko hasi da gertatzen: "Gizonen bizarra txukundu beharko dugula esan digute eta permanenteak egin.